dBase fitxategiak inportatzea eta esportatzea
Datuak dBase fitxategi-formatuan ireki eta gorde ditzakezu (*.dbf fitxategi-luzapenarekin) LibreOffice Base aplikazioan edo kalkulu-orri batean. LibreOffice Basen, .dbf luzapeneko fitxategiak biltzen dituen karpeta bat da dBase datu-basea. Datu-baseko taula bati dagokio fitxategi bakoitza. LibreOffice aplikazioetatik dBase fitxategi bat irekitzen edo gordetzen duzunean, formulak eta formatuak galdu egiten dira.
dBase fitxategi bat kalkulu-orri batera inportatzea
-
Aukeratu Fitxategia - Ireki.
-
Bilatu inportatu nahi duzun *.dbf fitxategia.
-
Egin klik Irekin.
dBase inportazioa elkarrizketa-koadroa irekiko da.
-
Egin klik Ados botoian.
Calc-eko kalkulu-orri berri gisa irekiko da dBase fitxategia.
Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gorde nahi baduzu, ez aldatu edo ezabatu inportatutako fitxategiko lehen errenkada. dBase datu-baseak beharrezkoa du errenkada horretako informazioa.
dBase fitxategi bat datu-baseko taula batera inportatzeko
LibreOffice Base datu-baseko taula bat, berez, lehendik dagoen datu-base baterako esteka bat da.
-
Aukeratu
. -
Gorde honela elkarrizketa-koadroko Fitxategi-izenaren koadroan, idatzi datu-basearentzako izena.
-
Egin klik Gorden.
-
Datu-basearen propietateen elkarrizketa-koadroko Datu-base motaren koadroan, hautatu "dBASE".
-
Klik egin Hurrengoabotoian.
-
Egin klik Arakatu botoian.
-
Bilatu dBase fitxategia daukan direktorioa, eta egin klik Ados botoian.
-
Egin klik Sortun.
Kalkulu-orria dBase fitxategi gisa gordetzea
-
Hautatu Fitxategia - Gorde honela.
-
Fitxategi-formatuaren koadroan, hautatu "dBase fitxategia".
-
Fitxategi-izenaren koadroan, idatzi dBase fitxategiaren izena.
-
Egin klik Gorden.

Uneko orriko datuak bakarrik esportatuko dira.